Arrasate Errugbi Taldeak 34-3 irabazi dio Getxoko hirugarren taldeari, aparteko zailtasunik izan ez duen partiduan. Lider dagoen Arrasatek lehenengo minutuan eman dio kolpea Getxori, baina ondoren gura baino gehiago trabatu zaie lehenengo zatia. Bigarrenean, traba horiek gainditu eta erraz hartu dute mendean Getxo. Garaipenari esker –eta batutako puntu bonusari– Arrasatekoek lehenengo postuan jarraituko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.