Hileko hirugarren zapaturo bezala, eta aurten lehenengoz, baserritarren azoka izan da gaur Seber Altube plazan. Hamasei postu izan dira guztira, eta horietan, baserriko produktuak eta artisauen lanak izan dira protagonista. Horrez gain, gaurkoan Jesus Romero adituak neguko errezetekin pintxoak egin ditu, eta azokan egindako erosketa bakoitzeko, horiek debalde probatzeko aukera izan da. Aurten ere, beraz, inguruetako baserritarrek bertako eta sasoian sasoiko produktuen aldeko apustua egiten jaraituko dute. ARGAZKIAK
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.