Jai Zale, euskaltzaleen topaleku berria, goraino bete da

Xabier Urtzelai 2015eko urtarrilaren 16a

Jai Zale taberna, jendez beteta, arratsaldean.

Euskal Herrian Euskaraz taldeak inauguratu du Arrasaten euskaltzaleek izango duten topaleku berria, Jai Zale taberna. Jendez lepo zegoen taberna, edatekoekin eta jatekoekin gozatzen. Euriak –barra-barra bota du– desitxuratu egin du apur bat ekitaldia, baina Txorbela otxoteak, aterpean jarrita, poteo unea girotu du. Taberna hutsetik haratago, baina, Jai Zale berria Arrasateko "euskararen gune erreferente" bihurtu gura dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak