Astean zehar, ordea, entrenamenduetan "lan ona" egin dute arrasatearrek; beraz, ikusteko dago oraindik partiduan zer gertatzen den. Zapatuan 17:30ean izango da hori, Tolosako Usabal kiroldegian.
Zubiak uste du Mutrikun gertatutakoa urduritasunaren ondorio izan zela, jokalariek jarrera ona erakutsi zuten-eta jokoan. Horregatik, konfiantza eman nahi die zapatura begira: "Ausartak izateko esaten diet".
Igoerarekin itsutu gabe
"Urruti gaude igoeratik", dio Zubiak, eta ez du ahazten helburua hori dela, baina, bide horretan, lehenengo beste pauso batzuk eman behar direla dio. "Lehenengo, gauzak ondo egin behar ditugu, eta horrela hurbilduko gara goiko postuetara", esan du.