Eskiatuz hasiko dute urtea Besaide elkarteko kideek

Maialen Torres 2015ko urt. 16a, 14:33

Argazkia: Besaide

Besaide mendizale elkarteak prest du 2015erako egutegia. Urtarrilean, urte sasoiak eskaintzen dituen baldintzak aprobetxatuz, elurra izango da protagonista ekintzetan. Bihar bertan, asteburu-pasa joango dira Formigalera, eskiatzera.

Datorren astebururako, berriz, mendiko eski ikastaroa antolatu dute. 166 euro balio du izen-emateak, baina federatuek 140 euroren truke egin ahal izango dute ikastaroa eta 21 urte artekoek %65eko deskontua izango dute.

Hileko azken asteburuan, izotzetan eskalatzen ikasiko dute. Hasiberriek hastapen mailako ikastaroa jasoko dute, eta dagoeneko arituak direnek trebatzeko aukera izango dute.

Bi ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago, baina plazak mugatuak dira, eta gomendagarria da lehenbailehen izena ematea.

Urtea, mendirik mendi

Otsailaren 14-15eko asteburuan egingo dute lehen mendi irteera. Erraketekin joango dira, eta sagardotegia izango dute ondoren.

Horrez gain, besteak beste, martxoan eskola arteko ibilaldi neurtuak izango dira Arrasaten bertan; ekainean, Besaideko beteranoen martxa egingo dute Adarrara, ibilbidea Hernanin hasi eta Andoainen bukatuta; uztailean, berriz, Pirinioetara eta Moncayora joateko asmoa dute.

Gainera, urte osoan, Arabako lautada etapaka zeharkatuko dute, hamabi tartetan banatuta, martxoan hasi eta azarora bitartean, hain zuzen ere.

Egitarau osoa hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak