AKE elkartean federatutakoek kiroldegiko eremu lehorreko abonuan %90eko deskontua izango dute, urtean zehar txapelketetan parte hartu dutela egiaztatuz gero. Era berean, federatuek astean ordu batzuez pistak ordaindu gabe erreserbatzeko eskubidea izan dezaten lanean ari dira elkartekoak. Azkenik, ohi bezala, federatuek osasun asegurua izango dute, baita federazioko txapelketetan parte hartzeko aukera ere. Izen-ematea urtarrilaren 20a baino lehen egiteko eskatu du AKEk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.