Hainbat kirol berezi probatzeko aukera Arrasaten

Jagoba Domingo 2015ko urt. 15a, 13:59

Kirola eta osasuna eskutik doazelako, datorren astean, 19tik 24ra, Arrasateko Udalak Kirola eta osasunaren astea antolatu du. Herritarrei kirol modalitate ezberdinak gerturatzeko asmoz, ate irekiak egingo dituzte eta gaur aurkeztu dute asteak emango dituenak.

Astearen muina hainbat kirol modalitateen ikastaro irekiak izango dira; besteak beste K-stretch, Nordic walking, Pilates, Gimnasia abdominal hipopresiboa edo Matrogym. Guztira bederatzi ikastaroren ateak irekiko dituzte, denak Musakolako kiroldegian K-Stretch ezik, hori Uarkapen izango da-eta. Bederatzi modalitate horiek aukeratu izanaren arrazoia eman du goizean Juani Errastik, Arrasateko Udaleko kirol teknikariak. Izan ere, Munduko Osasun Erakundearen arabera kirol osasuntsuenak direla dio.

Ikastaro irekiez gain baina, Bizkarra zaindu eta ondo sentitu hitzaldia eskainiko du osasunaren profesional batek Kulturaten astelehenean, hilaren 19an; 18:30ean euskaraz eta 19:15ean gazteleraz. Bizkarrak gure egunerokoan duen garrantzia kontutan hartzekoa dela gaineratu dute eta horren inguruko aholkuak eta hainbat detaile aztertuko ditu hitzaldiak.

Izena ematea beharrezkoa da

Informazio gehiago Arrasateko udalaren webgunean dagoela argitu dute; ikastaro guztiak eta ordutegiak barne. Ate irekietan parte hartzeko ordea, izena ematea beharrezkoa dela esan du Errastik, horretarako Musakolako kiroldegiko harrerara jo edo 943 77 16 77 telefonora deitu beharko da.

Kirol eta osasunaren astea amaitu ondoren, erretiratuekin lanean jarriko direla aurreratu du Errastik, eurak ere kirola egin dezaten.

Beraz datorren astelehena eta egubakoitza bitartean kirola egiteko aitzakiarik ez da egongo arrasatearrentzat.

Egitaraua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak