Terrazak jartzeko baimena behar dela gogorarazi du Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urt. 15a, 12:47
Kupela, aulkiak eta mahaiak Arrasateko taberna baten atarian.

Udalak gutunak bidali dizkie ostalariei tabernaren atarian beladore, aulki, kupela edo bestelakoak jartzeko baimena behar dela gogora ekartzen. Bide publikoa okupatzen dutenez tasa bat ordaindu behar da metro lineal bakoitzeko. Baimenak BAZen eskatu behar dira eta urtero berritu; baimen barik terrazak jartzeak arau-haustea suposatuko du.

Esandako moduan, bide publikoa hartu edo okupatzeko baimen hori BAZen eskatu behar da. Bide publikoa okupatzeko urteko udal tasa bat ordaindu behar da hartutako metro lineal bakoitzeko. Gainera, hori eskatzeko, fidantza bat eman behar da –600 eurokoa beladoreen kasuan, eta 100 eurokoa jarleku eta kupelen kasuan–, Udalak jartzen dituen baldintzak bete daitezen bermatzeko.

Fidantza hori mantentzen da bide publikoa okupatu edo hartzeari utzi arte. Baimena urtero berritu behar da. 

Baimena ez izateak zigor espedientea dakar

Elementu horiek jartzea, udal baimenik izan gabe, administrazio arau-hauste bat da eta kasu horietan Udala behartuta egongo da dagokion zigor espedientea irekitzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak