Zigor berria, azaltzen dutenez, Belotxa komandoko kide zela hil zituen Guardia Zibiletako baten heriotzarengatik eskatu du Audientzia Nazionaleko fiskaltzak. Gaur zabaldutako txosten berri baten jakitera ematen denez, hark egin zituen Antonio Ramos hiltzeko tiroak. Hain zuzen, gertaera honengatik bere etxebizitzan preso dago Uribetxebarria eta apirilean deklaratu zuen epailearen aurrean bideo-konferentzia bitartez.