Herrixa Dantzan ekimenaren barruan, Portaloi elkarteak dantzaldi irekia antolatu du gaurko, hilak 16. Uarkape pilotalekuan elkartuko dira, 19:30etik 21:00etara. Parte hartzea libre izango da eta ez da ordaindu beharko. Ohikoa denez, gidari lanetan arituko da Patxi Montero. Gidatutako dantzaldia da Herrixa Dantzan, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua da animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.