Antzerkia
- Arrastoak (Dejabu panpina laborategia) | Urtarrilak 18, 19:30. Aspaldi etxetik arrastorik utzi barik alde egindako amaren heriotzari aurre egin behar dion Lur protagonistaren istorioa jasotzen du Arrastoak-ek. Antzezleak: Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga / Musika konposizioa: Ander Fernandez / Testuak: Antzezle taldea eta Oier Guillan.
- Kixote (Markeliñe) | Urtarrilak 24, 17:00. Kixote literaturako klasikoaren pertsonaiak hartu eta adiskidetasunari eta amaetsei buruzko kontakizuna osatu du Markeliñek, haurrentzat.
- De cuerpo presente, una comedia de muerte (Glu Glu) | Otsailak 15, 19:30.
- On egin (Borobil) | Otsailak 28, 17:00. Haurrentzako lana, fantasiazko ipuina.
- Erdibana (Txalo) | Otsailak 15, 19:30. Enbolia bat izandako bi anaia dira Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza. Komedia eder eta berezia da.
- Opera abeslaria (Deabru beltzak) | Martxoak 21, 17:00. Strindbergen Tabako lehortegiko sekretuak ipuinean oinarritzen den haurrentzako antzerki ikuskizuna Idoia Somoza sopranoarekin.
Musika
- Euskadi Brass Ensemble eta Kirmen Uribe | Otsailak 22, 19:00. Metalezko instrumentuen jotzaile amateur zein profesionalei jotzeko espazio eta garabideak eskaintzen ditu proiektu honek. Ikuskizun honetan Kirmen Uribek ere hartzen du parte bere testu eta poesiekin.
Dantza
- Itzalak - Txoriak (Dantzaz) | Martxoak 7, 19:30. Paolo Mohovich eta Josu Muxika koreografoek minuet dantzaren moldaketa garaiketa egin dute. Musikari dagokionez Itzalak zatiak Arriaga konposatzailearen lana hartzen du oinarri eta Txoriak zatiak Mikel Laboarena.
Opera
- Tosca (Ozenki eta Asociación Lírica Sasibill) | Martxoak 28, 20:00. Pucciniren obrarik ezagunenetako bat ekarriko du aurten Ozenki elkarteak.