Danel Argoitia errugbilari infantilak euskal selekzioarekin jokatu du asteburuan Katalunian

Jon Berezibar 2015eko urtarrilaren 11

Danel Argoitia.

Katalunian izan da Danel Argoitia errugbilari arrasatearra asteburuan, 16 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin jokatzen. Autonomien arteko txapelketan jokatu du Argotiak, euskal taldearekin lehenengoz, Kataluniako selekzioaren aurka 65 - 0 galduta.

Lehen aldiz jokatu du Danel Argoitia infantilak Euskal Selekzioarekin, berriki hautatua izan eta gero. Arrasate Errugbi Taldeko kideak, ordea, ezin debuta garaipenarekin egin eta 64 - 0-eko emaitzarekin itzuli da etxera taldearekin San Cugat de Vallesetik (Katalunia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak