Lehenengo zatia oso parekatua izan da. Mondrakoek kontrolpean izan dute partidua, baina aukera garbirik ez eta ez da golik iritsi.
Bigarren zatia ere gogotsu hasi dute etxekoek. Lehen minutuetan ere gehiago izan dira, eta 60. minutuan iritsi da gola; Ane Arregik egin du. Ondoren behera egin dute Mondrakoek, eta falta baten ostean iritsi da Oiartzungoen gola. Bigarren golaren bila joan dira gero bi taldeak, baina ez dute aparteko arriskurik sortu ez batak eta ez besteak.
Ezkurra entrenatzailea pozik zegoen jokalariek egindako lanarekin: "Oso ondo dabiltza neskak, gero eta hobeto, konfiantza handiarekin".
Arizmendik irabazi
Mondrak lider jarraitzen du sailkapenean, baina Arizmendi dauka atzetik estutzen. Gaur irabazi egin du Haritz Elortzaren taldeak Eibarren aurka, 3 eta 0, eta Mondrarengandik puntu bakarrera jarri. Emakumezkoen erregional mailako taldeak txapelketarako fasea jokatzen dabiltza.