Lehen denboran 17na berdindu dute bi taldeek. Bigarrenean, aldiz, eta azken segundoan, Quintanaren hirukoari esker 35 eta 32an geratu da markagailua. Hirugarren zatia ere oso borrokatua izan zen. Arrasatearrak defentsan eta erasoan bikain ibili ziren; 57 eta 55eko markagailuaz joan ziren laugarren zatira. Azken denboran, beti aurretik 86 eta 76ko markagailuaz eskuratu zuten garaipena. Hiruko eta jaurtiketa zuzen asko izan ziren batez ere azken zatian.