Abendu erdialdean bete zen Uribarri etorbidearen asfaltatzea: "Horrenbeste denboran nahi eta ezin eginda zegoen lana. Garaiatik hasi eta Ikerreko biribilguneraino lau-laua geratu da orain errepidea, eta aurtengo asfaltatze lan garrantzitsuena bete dugu", adierazi dute Arrasateko Udaletik.
Orain Alfontso VIII. kalea txukuntzeko ordua heldu da: "Aurtengo lanen beste lehentasunetako bat da, Kontzezino eta Araba etorbideko asfaltatzeekin batera".