Arrasateko Gure Esku Dagok bilera irekia deitu du gaur, hilak 14, Kulturaten (19:00). Bada, azken orduko aldaketa baten berri eman dute: "Angel Oiarbideren azken orduko gaixotasuna dela-eta eta bere ordez Gure Esku Dago ekimeneko idazkari Karmele Olabarrieta izango da solasaldian". Bilerak bi helburu izango ditu: 2015erako erronkak aurkeztuko dituzte batetik eta taldean parte hartzeko gonbidapena luzatuko dute bestetik. 2014an egindako ekintzen balorazio bat ere egingo dute bideo eta guzti. Gura duenarendako ateak zabalik izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.