Urte osoko egitaraua aurkeztu badute ere, urteak aurrera egin ahala, jarduerak gehitzen joango dira. Aipatu bezala, egitarauaz gain, abian da Gipuzkoako Goi-mendi Eskola eta federatzeko izenematea ere zabalik dago.
Besaide Mendizale elkarteak martitzen eta eguaztenean du bulegoa zabalik 19:30etik 20:30era. E-posta eta telefono bidez ere jar daiteke harremanetan: besaide@besaide.org eta 943 77 30 68.