Arrasateren etorkizuneko hiri antolamendua, Kulturaten ikusgai

Txomin Madina Milikua 2015eko urtarrilaren 8a

Gaurtik zabalik dago Arrasateko Kulturaten Arrasateko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren hasierako onespenaren xehetasunak jasotzen dituen erakusketa. Bertan, plano eta testu bidez, Arrasateko lurren sailkapena egiten da, eta zehazten da baita ere eremu bakoitza garatzekotan, nola garatu behar den. Erakusketa urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, astelehenetik egubakoitzera, 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Helegiteak, urtarrilaren 27ra arte jarri ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak