Urteroko Errege Magoen Kabalgatak ez du hutsik egin aurten ere. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Iturbide egoitzan egon dira lehendabizi eta gero, 19:00etan hasita, kabalgata abiatu dute Arrasateko Zerkaosteta kaletik Herriko plazan amaitzeko. 140 bat lagun irten dira desfilean erromatar, zuzilari, abesbatzako kide eta bestelako parte-hartzaileen artean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.