Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldeak gaur irekiko du Jai Zale taberna

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urt. 16a, 09:00

Maialen Unanue eta Asier Garai izango dira tabernariak. Irudian, Jai Zale tabernaren atarian.

Abenduaren 27an itxi zuten Arrasateko Jai Zale tabernak gaur, egubakoitza, irekiko ditu berriro ateak. Euskal Herrian Euskaraz taldeak hartuko du erreleboa eta orain arte moduan, Gorripidea elkartea izango da tabernaren jabea, baina euskararen aldeko taldeak kudeatuko du. Herriko "euskararen gune erreferente" bihurtu gura dute: "Ez dugu poteorako eta parrandarako gune soil bat nahi baina, euskalgintzari proiektuak gauzatzeko txoko bat nahi dugu, aniztasunetik eta euskaratik eraikia", diote. Irekiera ekitaldia 19:30ean izango da. 

Irekiera ekitaldian txalapartariek eta Txorbela otxoteak hartuko dute parte. Bideo bat ere jarriko dute, gazteen eta euskararen arteko harremana abiapuntu duena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak