Eguenerako, hilak 8, iragarri du Ordainduk urteko lehen kale agerraldia; 18:00etan aterako da Biteritik eta Arrasateko kaleetatik barrena igaro. Plataformatik adierazi dute "arro" ageri dela MCC "Cata abian jarri zenetik lortutako arrakastak" azpimarratuz, baina hilabete luzez isilik egon zela Fagor Etxetresna Elektrikoak itxi ondoren. "Informazioa ezkutatzea eta datuak faltsutzea" egotzi diote taldeari eta eurena dena berreskuratzeko lanean jarraituko dutela gogora erazi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.