Emakume etorkinentzako bizipen eta espresio tailerra antolatu du Ekinek

Jon Berezibar

Harremanetarako gaitasuna, segurtasuna, lasaitasuna eta botere pertsonala indartzea bilatzen duen Nigandik tailerra antolatu du Ekin Emakumeak Elkarteak; doakoa. Marisol Abreu izango da dinamizatzailea. Urtarrilaren 16, 23 eta 30an izango dira saioak, 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko Ekin Emakumeak elkartearen bulegora joan beharra dago (Pablo Uranga kalean) ala bestela honako bidetatik: 943 79 83 70 ala 651 70 79 36 zenbakira deituta edo idatzi arrasatekoekin.emakumeak@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak