Libek 'Ihesaldi handia' aurkeztuko du eguenean Koolturren

Jon Berezibar 2015ko urt. 6a, 09:00

Urrian bertan behera utzi zuten kontzertuaren ordainetan, eguenean joko dute Libe Gartzia de Kortazarrek eta haren taldeak, gaztetxean (22:00). Neubat, Izaki Gardenak eta Sorkunekin batera luzaroan jo eta gero, bakarkako bideari ekin eta etzi Ihesaldi handia debuta aurkeztuko du Gasteizko musikariak.

Agertokiak ez zaizkio arrotz Libe Gartzia de Kortazarri baina Ihesaldi handia-rekin igoko da lehen lerrora eta bere abestiekin. Bonberenea Ekintzekin kaleratu du debuta, pop-rock ilun eta malenkoniatsuz jositako abestiez osatua. Bereizgarririk izatekotan, ahots zorrotz eta ozena eta teklatuak ditu, Liberen musikak. Zuzenean, berekin izango ditu Same Old taldeko Dani Arrizabalaga (bateria) eta Txus Billalabeitia (gitarra) eta Neubateko Atxus du baxuan.

Kooltur Ostegunak, urtarrilean

Libe eta gero, hurrengo asteetan, hauek izango dira gaztetxeko eguenetako saioetako taldeak.

  • Urriak 15. Klak!son. (Post-rock irudimentsua).
  • Urriak 22. Eskean Kristo. (Hard-rock izerditsua).
  • Urriak 29. Warsong. (punk-hardcore-rock).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak