Negua izango da aurtengo Errege Kabalgatako karrozaren gaia

Jon Berezibar 2015ko urt. 2a, 16:37

Iazko Errege Magoak eta ezkutariak.

Arrasaten ere antolatzaileek guztia gertu dute Errege Kabalgatarako. Aurreratu dutenez, orga berezia egingo dute aurten, neguan inspirazioa hartuta. 140 lagun baino gehiago irtengo dira desfilean erromatar, zuzilari, abesbatzako kide eta bestelako parte-hartzaileen artean. 19:00etan irtengo da kabalgata Zerkaosteta kaletik.

Herritar talde batek antolatuko du aurten ere Arrasateko Errege Magoen kabalgata eta 140 lagunetik gora izango dira parte-hartzaileak: erromatar guardiak, zuzilariak, ezkutariak, haurren abesbatza, karroza, jaiotza biziduna... ezer ez da faltako hortaz; ezta ere, zaldi gainean joango diren hiru Errege Magoak.

Kabalgata 17:30ean hasiko da eta lehen geldialdia Iturbide egoitzan egingo dute. Opariak banatuko dizkiete bertan erretiratuei eta handik zuzenean joango dira ibilbidearen abiapuntu ohikora. Desfilea, zuzilariekin, Zerkaostetarantz joango da eta 19:00 irtengo dira ibilbide osoa egiteko: Zerkaosteta, Iturbide, Garibai etorbidea, Maalako biribilgunea, Maalako errebala, Portaloia, Erdiko kale eta, azkenik, Herriko Plaza.

Plazan 19:30ean ekitaldia hasiko da haurren abesbatzaren kantuekin eta jaiotza biziduna antzeztuz. Ostean Errege Magoen gurtza etorriko da eta irakurraldia egingo dute txikienek. Bukatzeko Errege Magoen Debagoieneko Ospitalera joango dira han ere opariak banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak