Nabarmentzeko moduko bi antzezlan ikusteko aukera egongo da urtarrilean Amaia antzokian, nagusientzako bat, Arrastoak, eta umeentzako bestea, Kixote.
Arrastoak Artedrama teatro plataformaren (Hamlet, Publikoari gorroto, Errautsak...) azken ekoizpena da. Aztarnarik uzteke alde egin zuen amaren gorpuaren agerpenak agerrarazitako mamuen kontra borroka egin behar duen Lur protagonistaren istorioa kontatzen du (Urtarrilak 18, 19:30). Kixote ostera Markeliñe taldearen haurrentzako lana da. Espainiako literatura klasikoa abiapuntutzat hartuz, bi protagonista ezagunen arteko adiskidetasun istorioa kontatzen du (Urtarrilak 24, 17:00).
Zinema karteldegiari helduta, kontuan hartzeko moduko hainbat film ikusteko aukera egongo da Amaia antzokian: Donostiako Zinemaldian saritutako Magical Girl (hilak 13, 20:30) eta haurrentzako Yugo eta Lala euskarazko filma (hilak 17, 17:00).