Arrasateko Udalaren oharra:
Ganorazko jarrera
Ohar honen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu abenduaren 26an, auto istripua izan zuten pertsonak laguntzeko errekara sartu zineten herritarrei. Pertsona baten bizitza salbatu zenuten, egoera latz haren aurrean begira geratu beharrean, jarrera aktiboz erantzun zenutelako.
Zuek egun hartan izan zenuten jarrera eredugarria da denontzat. Eta horixe da, hain zuzen, Arrasatear guztiengan ikusi gura dugun jarrera aktiboa, zuek bezala elkartasunez eta elkarlanez jokatzera bultzatuko gaituena.
Eskerrik asko, beraz, aurrekoan izandako jokaeragatik. Ez ezazue galdu sekula ganora hori!