Alejandro Franco madrildarrak irabazi du Arrasateko xake txapelketa

Jon Berezibar 2014ko abe. 29a, 12:48

Alejandro Franco txapelduna, elkarteko Javier Axpe eta Josy Tornay albi bietara dituela.

Alejandro Franco espainiarrak, gurean aspaldiko ezagun, zazpigarren aldiz eskuratu du xake lehiaketako txapela. 12 urteko Cyrus Low singapurtarrarekin lehia estuan ibili arren, azkenean Nazioarteko Maisuarentzat izan da txapela. Asier Etxagibel arrasatearra hirugarren geratu da.

Hilaren 22a eta 27aren artean jokatu da 14. Arrasate Hiria xake txapelketa, xake elkartearen San Andres auzoko egoitzan. Aspaldiko ezaguna den Alejandro Franco Nazioarteko Maisu madrildarrak eskuratu du txapela aurten, aurten aurkari nagusi eta faborito moduan zetorren Orelvis Perez Maisu Handi kubatarrak, motibo pertsonalak medio, ez baita aurkeztu.

Arrasateko Xake Elkartetik azaldu dutenez, printzipioz Francorentzat aise irabazteko modukoa zena, azkenean borrokatu behar izan zuen madrildarrak, gazteenek erakutsitako mailarengatik. Cyrus Low, 12 urteko mutiko singapurtarrak, lehia estua aurkeztu zion espainiarrari, lehengo errondan bertan berdinketa lortuta. Azkenean Low bigarren geratu zen eta Asier Etxagibel arrasatearra, hirugarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak