Arrasateko umeek pozez gainezka hartu dute Olentzero

Sergio Azkarate Beitia 2014ko abenduaren 24a

Olentzero Arrasateko kaleetan ibili da arratsaldean. San Andresen hasi eta Herriko Plazaraino egin du ibilbidea. Plazan, ume arrasatearrei berba batzuk eskaini, eta lanera bueltatu da, herriko etxeetara opariak eramatera. Gau osoa emango du horretan. Bitartean, dantzak izan dira plazan bertan, suaren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak