Entrenatzaile aldaketa Mondran; Josu Zubiak ordezkatuko du Gotzon Urzelai

Mondrako zuzendaritzak entrenatzailez aldatzea erabaki du; hala, Gotzon Urzelai bergararrak ez du karguan jarraituko, eta halaxe jakinarazi diote zuzendaritzako ordezkariek: "Lan handia egin du, alde horretatik ez dugu inongo kexarik, baina kategoriaz igotzeko helburua du lehen taldeak, eta orain arteko emaitzek ez dute lagundu", azaldu du Ander Garai presidenteak.

Gotzon Urzelaik Mondrako entrenatzaile izateari utzi dio, taldea sailkapenaren erdialdean dagoenean, liderrarengatik 12 puntura. Zuri-moreak ez dabiltza txarto, baina mailaz igotzeko asmoz hasi zuten liga, eta ez dute hori lortzeko behar den sendotasuna erakutsi. "Ilusioaren urtea" izenaz bataiatu zuten denboraldi hau, hainbat fitxaketa egin zituzten horretarako, eta antza, emaitza ez da izan nahi moduko ona.

Josu Zubiaren itzulera

Datozen asteotan etxeko bi gizonek hartuko dute taldea zuzentzeko ardura, gazte mailako taldeko entrenatzaile diren Edorta Bolinagak eta Abel Maestrek. Baina Urzelai ordezkatuko duen entrenatzailea Josu Zubia aretxabaletarra da, klubeko aspaldiko ezaguna, eta hain zuzen, Mondrarekin kategoriaz igotzea zer den ondo dakiena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.