Balio handiko figurez osatutako jaiotzen erakusketa

Irati Goitia 2014ko abe. 24a, 11:21

Arrasateko jaioatza-zaleen elkartekoek antolatuta, Jaiotza bizitzen izeneko erakusketa dago ikusgai San Frantzisko elizan urtarrilaren 6ra bitarte. Estatu mailako artista garrantzitsuenek eginiko figurez gozatzeko aukera ematen du.

Lau urte daramatzate erakusketa antolatzen, baina aurten bada nobedaderik. Bost diorama berri daude ikusgai, hain zuzen. Denera hogeita bat. Hauetan Jesus jaio aurretiko eta bere lehen urteetako bizitza kontatzen da. Hala, dioramatan ikus daitezke, besteak beste: Maria eta Joseren ezkontze-hitza, Jesusen jaiotzaren igarpena, Jesusen jaiotza, Erregeen kabalgata, Egiptora ihesa, Belengo haurren hilketa edo Familia Sakratuaren itzulera Nazaretera.

Balio handiko figurak

Dioramak Arantza Alonsok apaindu eta egin ditu. Beraietan ikus daitezkeen figurak, berriz, estatu mailako artista garrantzitsuenek eginak dira. Esaterako: Jesus Griñan, Jose Luis Mayo, Juaquín Perez, Daniel L. Alcantara, Montserrat Ribes, Colomer anaiak edo Enrique Villagrasa. Asko eta asko balore handiko figurak dira.

Astelehenean, abenduak 22, ireki zuten erakusketa eta bisitatzeko aukera egongo da urtarrilaren 6ra arte. Ordutegia honakoa da: 17:30etatik 20:30etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak