Abian da XIV. Arrasate Hiria xake txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 23a, 11:05

Atzo, astelehena, hasi zuten Arrasate Hiria xake txapelketa. Bigarren jardunaldia gaur izango da, 18:00etan; eta, hurrengoak abenduaren 24an 10:00etan, abenduaren 26an 18:00etan eta abenduaren 27an 10:00etan eta 16:00etan. 17 jokalari ibiliko dira txapela eskuratzeko lehian. Suitzar modura jokatuko da txapelketa.

Txapelketa irabazteko faborito nagusia Katalunian bizi den Orelvis Perez Mitjans kubatarra zen. Baina, azkenean, arazo pertsonalak tarteko, ezin izan du Arrasateko txapelketan parte hartu.

Alejandro Franco

Alejandro Franco madrildarra izango da faboritoetariko bat. 8 aldiz lehiatu da Arrasaten Franco eta horietatik 6tan txapela lortu du.

Bi faborito horiez gain, txapelketa duina egiteko asmotan daude Asier Etxagibel, Luis Angel Ortega eta Josu Tornay.

Zhen Low 12 urteko gaztea

Aurten, ikusmin berezia piztu du Singapurreko Zhen Low gazteak. 12 urte besterik ez dituen jokalariak maila bikaina duela erakutsi du. Egunotan Europan dabil punta-puntan dauden jokalarien aurka lehiatzen, eta oso emaitza onak lortu ditu.

Txapelketa atzo hasi zen eta abenduaren 27an amaituko da. Lehiak Arrasate San Andres X.E.ko lokalean izango dira, Jose Luis Iñarra 32 zenbakian, Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak