Santamasak 2014

Aurkeztu dituzteko Santamasetako Holan ete Merke txerriak

Imanol Gallego 2014ko abe. 21a, 20:30

Jende asko gerturatu da bi txerriak ezagutzera.

Jendea irrikaz zegoen Santamas feriako izarrak ezagutzeko. Holan eta Merke txerriak plazara iritsi bezain laster, herritar mordoa gerturatu dira bi txerriak ezagutzera. Hauek baina, bihar fresko egoteko, lo kuluxkatxoa egitea erabaki dute.

"Bi eta ederrak", horrela deskribatu dizkio herritar batek txerriak bere emazteari. Joseba Garitaonandiak hazitako txerriak euskal arrazakoak dira eta produktu ekologikoekin hazia ditu. Komisioko kideak dagoeneko hasi dira bi animali eder hauek zozkatzeko txartelak saltzen.

Ondoan kiliki eta erraldoiak

Batzuek txerriak ikusten zituzten bitartean, erraldoi eta kilikien konpartsa iritsi da plazara. Konpartsak erraldoi handi, ertain eta txikiak atera ditu, eta gaiteroen erritmora emanaldi ederra egin dute.

Herriko plazako saioaren ostean, erraldoiek kalejirarekin segitzen zuten bitartean, buruhandiek umeak zirikatzen ibili dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak