Arantzabal, Garitaonaindia, Abasolo, Eraña, Sarabia eta Etxezarreta nagusi

Mireia Bikuña 2014ko abe. 20a, 14:45

Herri mailako santamasetako pilota txapelketak txapeldun berriak ditu. "Maila ona erakutsi dute eta pozik nago egin duten lanarekin", esan zuen Ibai Bolinaga entrenatzaileak. 

Adinaren araberako finalak jokatu zituzten: aurre-benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak. Aurre-benjaminetako lehen mailan Arantzabal izan zen nagusi Belarren kontra (16-12), eta aurre-benjaminetako bigarren mailan Garitaoinaindiak irabazi zuen Erañaren kontra: 16-9. Benjaminetako finalean, Abasolo gailendu zitzaion Erañari: 18-10.

Alebinetan ere bi final jokatu zituzten: lehen mailan Sarabia izan zen txapeldun. 18-11 irabazi zion Barandiarani. Bigarren mailan aldiz, Erañak jantzi zuen txapela Bengoaren kontra irabazi ostean (18-7). Azken finala, infantil mailakoa izan zen. Etxezarretak 18-8 irabazi zuen Gonzalezen kontra.

Egubakoitzeko finalekin bukatu zuten santamasetako torneoa. 50 bat pilotari aritu dira azken hiru hilabetean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak