Manu Gomezek, herrikideei aurkeztu zien 'Das Kind' filma

Imanol Gallego 2014ko abe. 20a, 11:46

Emanaldiaren ostean, zuzendariak bertaratu zirenen galderak erantzun zituen.

"Emanaldi bereziena da hau", dio Manu Gomez zuzendariak Amaia antzokira sartu bezain laster. Duela 14 urte bere lehen laburra ere hemen aurkeztu zuen, "Amaia nire lehen zinea izan zen, polita da orain ikusle baino, sortzaile bezala bueltatzea". Egubakoitzekoa lagunarteko pasea izan zen, eta herrikideek txalo artean hartu zuten bai zuzendaria eta bai Das Kind laburra ere.

Ia 40 sari eta 100 zinemalditan lehiatu ostean ekarri du Manu Gomezek Dan Kind Arrasatera. Zuzendaria pozik zegoen, "zinemagilea banaiz, pareta hauetan ikusitakoagatik da", esan zuen. Labur hau, ikasleei proposatutako praktika batetik hasi bazen ere, une gozo ugari eman dizkio.

Guztiaren hasiera

18 minututan argi ilunez jositako istorio bat kontatzen du Gomez zuzendariak. XIX. mendea, Austria, gizon bat bere semea noiz jaioko den itxaroten dago. Une alai bat den arren, familiak ez daki jaiotza horrek gizateriari zein hondamendi sortuko dion. Poztasuna eta krudelkeria, alaitasuna eta beldurra . . . guztia nahasten da film honetan. Zuzendariak azaldu moduan, gertakari guztiek hasiera bat dute.

Filmean, Dreyer edo Hanekeren arrastoa erraz ikusten da, "gidoia idaztean ez duzu erreferentziarik izaten, baina proiektuak aurrera egin ahala, ezinezkoa da, miresten dituzun zinemagileen lanak erreferentzia bezala ez erabiltzea", dio zuzendariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak