Fagor CATAren aurrean elkarretaratzea egin du Ordainduk

Mireia Bikuña 2014ko abenduaren 20a

Garagartzako enpresan lanean diharduten langileei babesa adierazi, eta Fagorrekin gertatutakoarekin autokritika egin dezala eskatu gura izan zioten Xabier Bengoetxeari. Era berean, mobilizazioarekin urtarrilean jarraituko dutela esan zuten.

Bestalde, Santamas egunean, Ordainduko kideak BAZ bulegoaren aurrean egongo dira TUlangabe aldizkaria banatzen, 12:00etatik 14:00etara. Tarte horretan, euren aldarrikapenak egingo dituzte jendaurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak