Arrasateko Udalak 31.525.278 euroko aurrekontua onartu du, oposizioaren kontrako botoekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 18a, 20:31

2015eko Udal aurrekontua iazkoa baino %2,54 txikiagoa izango da, 31.525.278 eurokoa. Bilduk eta Aralarrek osatzen duten Udal Gobernuaren aldeko botoekin (12) eta EAJren (4) zein PSE-EEren (3) kontrakoekin egin du aurrera proposamenak. Honakoak izango dira lerro nagusiak: gizarte egoera ahulean daudenak babestea, enplegua sortzea, gastu arrunta arrazionalizatzea, herritarren zerga karga ez gehitzea eta finantza zorra kontrolatzea eta murriztea. 

Inbertsioei dagokienez, honakoak nabarmendu ditu osoko bilkuran Inazio Azkarragaurizar alkateak: Udal azoka biziberritzeko 200.000 euro, San Josepe berriro urbanizatzeko lehen azpifaserako 310.000 euro, Udala auzoko urbanizaziorako 410.000 euro eta Takolo-Goiru zeharbidearen proiekturako 770.000 euro. 

Oposizioko bi taldeen arabera 2015erako Udal aurrekontuek ez dituzte arrasatearren beharrak asetzen. 

Jarraian Udaleko Sail bakoitzak jasoko duen aurrekontuaren zenbatekoak: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak