Familia giroan gozatzeko proposamena da biharkoa, bereziki 3 eta 9 urte arteko haurrei eskainitako antzezlana izanda. Ohiko istorioa badu ere oinarrian, gaur egungo edukiak eta formak gehitu dizkiote Glu Glukoek. Hori horrela, komediaren, jolasaren, dantzaren eta abestien bitartez hiritar bizitza berria, dibertigarria eta osasungarria posible dela erakutsiko dute, bada, txerritxoek, otso maltzurrarekin eta bestelako pertsonaiekin batera.