Zuri-moreek haginak erakutsi beharko dizkiote bihar Tolosari

Ander Larrañaga 2014ko abe. 19a, 08:13

Bihar, hilaren 20an, MUko saskibaloi taldeak Tolosaren aurka izango du norgehiagoka, 18:30ean, etxetik kanpo. Bi taldeak nahiko berdinduta daude sailkapenean: izan ere, arrasatearrak zazpigarren postuan daude, 12 punturekin eta tolosarrak bederatzigarrenean, puntu berberekin.

Josu Larrategik, zuri-moreen entrenatzaileak, biharkoa partidu gogorra izango dela adierazi du. "Euren kantxan jokatzea gogorra izaten da; saski gogorrak dituzte eta eurek inork baino hobeto ezagutzen dute euren etxea. Bestalde, onartu beharra dago bi taldeon norgehiagokak beti egon direla oso parekatuta; akats ñiminoek baldintzatzen dute talde baten edo bestearen garaipena" gaineratu du Larrategik.

Aipatzekoa da ere, jokalari gutxiagorekin dabiltzala entrenatzen Larrategiren mutilak: hiru jokalari lesionatuta daude eta beste bi kanpoan daude, lan kontuak direla-eta.

Gabonak ondoren liderren aurka

Talde arrasatearraren intentzioa Gabonetan entrenatzen jarraitzea da, erritmoa mantentzeko. Gainera, Gabonak eta gero, La Gallofa Cantbasquet Santanderreko taldearen aurka lehiatuko dira: horiek EBA ligako liderrak dira momentu honetan, 15 punturekin, hain juxtu.

Bestetik, lagunarteko partiduak jokatzeko aprobetxatu gurako lituzkete Gabonak arrasatearrek, baina, oraindik asmo bat besterik ez da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak