Atzo egin zuten hitzaldia Alex Txikon eta Maider Unda kirolariek, AEDko Bultza taldeak antolatuta Arrasateko Kulturaten. Kirolaz eta euskaraz gain, beste kontu batzuk ere izan zituzten hizpide. Besteak beste, euren hasierak, zer den eurendako egiten duten kirol hori, alde onak, ez hain onak...
Hurrengo erronkez ere aritu ziren biak ala biak. Txikonek, urtarrilean egingo du Pakistan aldera, izan ere, K2 igotzen ahaleginduko da Denis Urubko eta Adam Bielecki mendizaleekin batera. Ipar-ekialdeko aurpegitik egingo dute saiakera.
Bestetik, Maider Undak, 2016ko Joko Olipikoetan egotea du helburu eta harako txartela 2015eko Las Vegaseko mundialean eskuratu beharko du. Gogor dihardu horretarako entrenatzen.
Goienako kazetari Xabier Urtzelaik gidatu zuen saioa eta herritar dezente animatu zen bertara.