Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, "guztiz politikoa" izango den epaiketa bat izango da urtarrilaren 12an abiatuko dena: "Epaiketak sei hilabete irautea aurreikusten da. Horrek suposatuko duen guztiarekin: Madrilera joan-etorriak, odoluste ekonomikoa... Ino Ere Libre ekimena osatzen dugunok deialdi berezia bidali nahi dugu epaiketa politikoen aurka mobiliza gaitezen. Horrez gain, Ino Galparsororekin elkartasuna adieraztera deitu nahi ditugu herritarrak. Elkartasunetik konpromisora, jantzi zure zapia!".