"Davidek ia zortzi hamarkada eman zituen parrokiako organo-jole moduan, eta musikazale amorratua zen. Besteak beste, Aita Madinaren musika zuen laket eta modu berezian haren Aita Gurea otoitz-kantarekin bibratzen zuen", gogoan du Velez de Mendizabalek.
Hain justu ere, kanta horrekin grabatutako bideoa da ikusgai dagoena.
David Artzamendi da ezkerretik hirugarrena.
Horrekin batera, Artzamendiren heriotzaren harira Velez de Mendizabalek berak idatzitako artikuluarekiko lotura ere badakar gaur Hots Begi Danbolinak blogak.