Bedoña auzokoko Santa Eulalia jaiak giro onean ospatu dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko abe. 14a, 21:19

Umea pozik, Gorritiren ponian.

Festa giroa nagusitu da asteburuan Bedoña auzoko Santa Eulalia jaietan. Askotariko ekintzak izan dituzte eta auzotarrek horietan parte hartu dute.

Egubakoitzean, patata-tortilla eta postre lehiaketa egin zuten eta horrekin hasi ziren auzotarrak festa giroan sartzen. Zapatuan, berriz, umeak izan ziren protagonista; Gorritiren animaliek sekulako arrakasta izan zuten haur eta gaztetxoenen artean, eta poni eta astoan ibiltzeko aukera ere izan zuten. Txokolate-jana eta gaztaina-jana ere izan zuten txikienek. Nagusiek, ostera, mus eta briska txapelketen ostean, auzotarren afarian bapo jan zuten.Domekan, doke txapelketaren ostean meza nagusia izan zuten Garagartzako abesbatzarekin, eta ondoren, jende dezente elkartu zen mokadutxorako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak