Estatuko fiskaltzak tramitera onartu du Jesus Mari Zabarteren aurkako salaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abenduaren 13a

Jesus Mari Zabarte 'Garratz' espetxetik irten berritan, 2013ko azaroaren 20an.

Jesus Mari Zabarte Garratz Arrasateko preso ohiak, El Mundo egunkarian egindako adierazpenetan terrorismoa goratu zuelakoan FVT-k egindako salaketa tramitera onartu du Espainiako Fiskaltzak. Gainera, Terrorismoaren Aurkako Fundazioaren arabera, Fiskaltzak inputatu gisa deklaratzera deitu du Zabarte, elkarrizketa horretan terrorismoari gorazarre egin ziolakoan. AVT-ek ere eman zion Fiskaltzari elkarrizketa horren berri eta Audientzia Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek terrorismoa goratu izana leporatu zion azaro amaieran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak