Dispertsioarekin nola amaitu galderari erantzuteko ere bideo bat atera dute Sarekoek. Bideo hori ikusteko hemen klikatu.
Sare ekimena zer den ezagutzera eman eta dispertsioaren gaia kaleratzeko, Arrasateko hainbat txokotan informazio mahaiak jarriko dituzte asteburu honetan. Atzo arratsaldean jarri zuten asteburuko lehen mahaia Seber Altube plazan; gaur Arimazubin egongo dira (12:30) eta bihar, berriz, Santamas krosa egingo dela aprobetxatuko dute beste mahai bat jartzeko Herriko plazan (12:00). Mahaiotan sarekide egiteko fitxa, dispertsioaren liburua eta urtarrilaren 10eko mobilizaziorako informazioa egongo da eskuragai.
Dispertsioarekin nola amaitu galderari erantzuteko ere bideo bat atera dute Sarekoek. Bideo hori ikusteko hemen klikatu.