Ordainduko lau kide izan dira bileran, eta ostean bidalitako oharrean adierazi dutenez, PSE-EEko ordezkariak ados agertu dira plataformak udaletan aurkeztekoak dituen mozioen edukiarekin.
Bestalde, sozialistek adierazi diete aztertuko dutela ea itzultzerik legokeen PFEZ (IRPF) gisa ordaindutakoaren zati bat, "objektibatu" ez den ondare handitzeari dagokiona, alegia: "Bizkaian itzultzen ari zaizkie Eskuratukoei", adierazi dute Ordaindukoek.
Plataformako kideek adierazi dute bilera giro onean egin dutela, emankorra izan dela eta harremana izaten jarraitzekotan geratu direla bi aldeak.
Eta zehazki Rafaela Romerori –arrasatearra– buruz esan dute "Donostian bizi izaten hamarkada asko daramatzan arren, Arrasateri eta bertako arazoei konektatuta" jarraitzen duela, "kooperatibenei eta MCCkoei, bereziki".