Goikobaluren kontzertua bihar Arrasateko parrokian, Harreman erakundearen alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 11a, 14:49
Goikobalu abesbatza azaroaren 15ean interpretatu zuten 'Carmina Burana' ikuskizunerako entseguetako baten.

Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko kontzertua eskainiko du Goikobaluk abenduaren 12an, San Juan Bataiatzailearen parrokian, 20:00etan: "Beste urtebetez Goikobalukoek ilusio handiz prestatu eta maitasunez interpretatzen dituzten abestiez gozatzeko aukera izango dugu", diote antolatzaileek. Egubakoitzeko kontzertuarekin Harremanekoek amaiera emango diete 2014ko ekintzei. 

Izan ere, hainbat izan dira Harremanek aurten ere gauzatu dituen ekintzak: Mozanbikeko proiektua Mundukiderekin batera, Ankur proiektua –Indiako 220 neskatori zuzendutako umezertz-etxerako–, hitzaldi informatiboak, Elkartasun Eguna, pobrezian bizi diren Indiako 49 familia babestea, Izaskun Murgia Elkarte Lirikokoarekin batera bailarako artistek egindako koadro batzuen zozketa solidarioa...

(Argazkia: Koadroen zozketa solidarioa, 'La rosa del azafran' zarzuelan)

Esker on hitzak

Amaitzeko honako mezua helarazi gura izan daiteke bereziki modu batera edo bestera lagundu dieten guztiei: "Gure esker onik zintzoena lagundu duzuenoi. Inork ezin du pertson oro lagundu, baina pertsona orok lagundu diezaioke norbaiti. Gabon zoriontsuak eta urte berri on!". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak