Zehatzago diotenez, Ordaindukoak kexu dira "Fagor Etxetresnetako kaltetuei" TU Lankiden-n eskaini zaien leku urriaz, eta bazkide-ohi eta akziodun txikiez ezer ez esan izana. Ordaindukoek uste dute "adierazpen eta erreplika eskubideak gizarte, erakunde eta talde guztien lepora" daudela, "utziezinak" direla, alegia.
Aurkezpenarekin batera, astelehenean, hilak 15, Donostiako Kursaal jauregian 14:30ean egingo duten elkarretaratzera batzeko deia egin dute Ordainduko kideek. Haiz zuzen, egun horretan bertan egingo dute han talde kooperatibistaren batzar nagusia.