Bedoñarrak gertu, Santa Eulalia jaiak ospatzeko

Jon Berezibar 2014ko abe. 10a, 17:29
Iazko auzo-afaria, elkartean.

Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte jaiak auzoan. Lehiaketak nagusi izango dira: patata tortillak eta postreak, mus eta briska, doke... Barikuan 19:00etan hasiko dira kanpaien doinuekin eta suziriak jaurtiaz.

Abenduak 12,  Ostirala

  • 19:00ean jaiei hasiera emango zaie, kanpai doinuz eta suziri jaurtiketaz.
  • 19:30ean Loramendi Elkartean, patata tortilla eta postre lehiaketa. Sei sari egongo dira, hiru patata tortilla onenentzat eta beste hiru postrerik onenentzat.


Abenduak 13,  Larunbata 

  • 11:30ean, Eskoletxean,  Maider Alcelay ipuin kontalariarekin Kontau,kontalari! saioa. Ondoren umeentzako jolasak. Ordu berean, gaztetxoentzat bizikleta ibilaldi-lasterketa. Etorri Elizondora bizikleta hartuta. Lehenengoak eta azkenak sariak izango dituzte.
  • 15:30ean, Gorriti bere animaliekin izango da Elizondon.
  • 17:00ean, Eskoletxean, txokolate eta gaztaina erre jana.
  • 18:00ean, mus eta briska txapelketa, Loramendi Elkartean. Txapelketetan parte-hartzeko, bietako bat auzotarra izatea edota Loramendi Elkarteko bazkidea izatea  behar-beharrezkoa da.
  • 21:00ean, auzotarrentzako afaria Errastiko jatetxean, Joxe Gardokik giroa alaituta; tartean, zozketa ederrak. Behar-beharrezkoa da aurrez (abenduaren 8rako)  izena ematea  Errastiko jatetxean  (Tel: 943791013  -  943770469)


Abenduak 14,  Igandea

  • 11:30ean,  Doke txapelketa, bi txandatan: 16 urtera artekoak eta nagusiak.
  • 12:30ean, Urtean zehar auzoan hil direnei eskainia, Santa Eulalia eguneko Meza Nagusia, Garagartzako Koruaren partaidetzarekin.
  • Meza ondoren, Loramendi elkartean salda beroa eta auzoko gazta, txorizo eta txakolin dastaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak