Julio Galarta pintorean funtsa salgai jarri du haren omenezko elkarteak

Jon Berezibar 2014ko abe. 10a, 12:48
2011an Kulturaten ergindako erakusketa.

Arrasateko margolari ezagunaren lanaren dibulgazioan dihardu Julio Galarta Pintorearen Lagunak elkarteak eta, hori helburu, erakusketa (urtarrilaren 6ra arte, Maza dendaren erakusleihoan) eta ikerketa-beka bat ematea asmo du elkarteak. Dirua batzeko, haren zenbait funtsezko lan salgai jarri dituzte.

Julio Galarta Pintorearen Lagunak elkarteak paisajista ezagunaren lana balorean jarri eta ezagutarazi gura du, hala herrian nola kanpoan. Hain zuzen, Erdiko kaleko Maza dendako erakuslehioan haren zenbait lan jarri dituzte ikusgai eta horiek erosteko aukera dago. Salmenta honekin, elkarteak dirua batu gura du. Dibulgazio lan horretan sakontzeko ikerketa-beka bat ere abiatu dute Arte Ederretan lizentziadunentzat. 800 eurokoa da beka. Onuradunak elkarteak dituen margoen katalogazio tematikoa egin beharko du eta paisaien kokapena antzeman, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak