Herritarrek proposatutako gaiak abestuko dituzte santamasetako bertso jaialdian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 10a, 12:30

AEDk herritarrei aukera eman die abenduaren 22an egingo den bertso jaialdian parte hartuko duten bertsolariei gaiak proposatzeko. Egunean bertan, oholtza gainean, Manex Agirre ibiliko da gaiak jartzen, baina saioa egituratzeko, aintzat hartuko dute herritarrek proposatutako gaiak. Jaialdiko sarrerak dagoeneko salgai daude.

Herritarrek aukera izango dute, modu honetan, bertso jaialdiko gaiak proposatzeko. Gaiak proposatu gura dituztenek, abenduaren 18ra arteko epea izango dute. Gaiak proposatzeko moduak ondokoak izango dira:

  • AEDra idatzi: aed@aedelkartea.com
  • Irati tabernan jarritako kutxan utzi proposamena
  • AEDren egoitzako postontzian utzi proposamena

Gaiak aukeratzerakoan kontuan izango dute hainbat xehetasun: baztertuak izango dira iraingarriak izan daitezkeen edota pertsonen intimitateari eta errespetuari eraso egin diezaioketen proposamenak. Gainera, jaialdiko gai-jartzailearen esku geratuko da proposatutako gaiak nola formulatu, saioaren edukia eta antolaketa modu egokienean prestatu ahal izateko.

Jaialdiko sarrerak

Bertso saioko sarrerak salgai daude ondoko lekuetan: AED elkartean eta Irati, Monte eta Kajoi tabernetan. Egunean bertan ere erosi ahalko dira Antzokiaren leihatilan, 19:30etik aurrera. Prezioa izango da, 10 euro sarrera arrunta eta 8 euro AEDko bazkideentzat eta Goiena Klubeko kideentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak